2022(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

Adineko emakumeen aurkako indarkeria matxista


Indarkeria matxistaren biktima diren adineko emakumeak detektatzeko eta haiei laguntzeko gida aurkeztu da

Suspergintza erakundeak prestatu du gida, Emakundek emandako diru-laguntza bati esker. Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak aurkezpenean adierazi duenez, gida honek adineko emakumeen aurkako indarkeriaren berezitasunak gogorarazten dizkigu.

Gida

2022(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

Gizonezkoak, maskulinitateak eta politika publikoak. Berdintasunarekiko konpromisoa.

Gizonduz ekimenaren 15. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen bidez, nazioarteko biltzarra antolatu du, eta hauek dira helburuak: Euskadin gizonei zuzendutako berdintasun-politika publikoen inguruan egindako lana ezagutaraztea eta horri buruz hausnartzea, esperientziak partekatzea, aliantzak sortzea, etorkizunerako proposamenak egitea eta gizonek berdintasunaren eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzen alde egin dezaten lortzea.

Noiz: Abenduak 14 eta 15

+Info

Ekintzaileak