2021(e)ko abenduaren 31(a), ostirala

"Aukeratu ilusioak, baztertu opari sexistak"

 


Aldundiak jostailu ez-sexisten aldeko Gabonetako kanpaina berritu du. Mezua oso irudi koloretsuan oinarritzen da eta "Aukeratu ilusioak, baztertu opari sexistak/Elige ilusiones con regalos no sexistas" leloa du. 

Kanpaina honetako materiala kartelek, pegatinek eta Olentzerori, Bizarzuriri edo Errege Magoei opariak eskatzeko gutun tradizionala idazteko erabil daitezkeen posta-txartelek osatzen dute, eta umeek jostailu-denda, ikastetxe edo erakundeetan lortu ahal izango dituzte.

+Info

2021(e)ko abenduaren 27(a), astelehena

Emakunde Saria

2021eko Emakunde Saria genero-ikuspegia txertatzen duen eta emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometituta dagoen kazetaritzarentzat izan da. Epaimahaiak saria eman die genero-ikuspegia presente duten kazetaritza prestakuntza eta haren aplikazio praktikoa (bai orotariko komunikabidetan zein espezializatuetan) egiten duten hiru figura ezberdinei: saritutako hautagaiak EHUko Informazio Zientzien Fakultateko irakaslea eta kazetaria zen Lucía Martínez Odriozola (hil ondoren), Berria egunkaria eta Pikara Magazine aldizkaria izan dira. 

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak adierazi duen bezala, "Ezinbestekoa den genero ikuspegia txertatua duen formakuntzatik, aplikazio praktikora dagoen bidea saritu da". Sari partekatua emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometitutako komunikazio eta kazetaritzaren alde egindako ekarpenagatik eman zaie, kazetaritza-zereginean ikuspegi feminista eta genero-ikuspegia sustatzeagatik.  

+Info

2021(e)ko abenduaren 17(a), ostirala

Generation Equality

Berdintasuna sustatzeko esperientziak aurkeztu dituzte Emakunderen Generation Equality ekimenean murgilduta dauden entitateek

Nazio Batuak Emakumeak erakundeak Beijingo Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko diseinatutako eta Euskadin Emakundek bultzatzen duen Generation Equality ekimenak dagoeneko ehun euskal erakunde ingururen parte hartzea lortu du, era askotarikoak: Udalak, ikastetxeak, enpresak, elkarteak, sindikatuak, unibertsitateak... Gaur arratsaldean, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin batera, lan-saio bat ireki du. Bertan, ekimenari atxikitako erakundeek parte hartu dute, eta horietako hiruk (Lauaxeta ikastola, Gizardatz eta Itelazpi) barne-hausnarketako esperientzia partekatu dute, baita datozen urteetarako berdintasunarekiko erronkak eta konpromisoak hautemateko esperientzia ere.

+Info

2021(e)ko abenduaren 1(a), asteazkena

Felipa de Zuricalday


#callejeroconnombredemujer 

Gabeziek markatutako belaunaldi batean jaio zen. Burdinaren eta ontziolen hazkunde ikusgarria izanda ere garai sozial zaila zen.  

Felipa de Zuricalday (1849- 1902) bere garaiko kanonetan hezitako bilbotarra zen. Familia-arau tradizionalek ezartzen zuten bezala, 20 urterekin ezkondu zen Federico de Echevarría y Rotaecherekin, enpresa siderometalurgiko ezagunaren sortzailearekin. Federikok felipak baino bederatzi urte gehiago zituen, eta elkarrekin hamar seme-alaba izan zituzten. 

Haren abizena Santutxuko plaza bati ematen zaio, enpresako langileentzako etxebizitzak eraiki ziren eremuan.  

Kokalekua:

https://goo.gl/maps/sbsZLzEiiELdYV2m9