2020(e)ko uztailaren 15(a), asteazkena

“Garbira pasatzeko zirriborroak”




María Ángeles Duránekin itxiko du Emakundek “Garbira pasatzeko zirriborroak” online zikloa

Emakundek ostegunean itxiko du, María Ángeles Durán akademiko eta ikertzailearen parte-hartzearekin, “Garbira pasatzeko zirriborroak” online zikloa. Ziklo hau pandemia gure gizartean sartu ondoren jarri zen abian, hausnarketak eta eztabaidak sortzeko, ekarpenak jasotzeko eta Emakunde egiten ari den analisia aberasteko eta etorkizunerako proposamenak sortzeko helburuarekin. 

Hitzaldia arratsaldeko seietan hasiko da eta zuzenean jarraitu ahal izango da Emakunderen webgunetik eta Youtubetik, eta ondoren Emakunderen webgunetik grabatuta ikusi ahal izango da. 

2020(e)ko uztailaren 13(a), astelehena

Eraso sexistarik gabeko uda





“Eraso sexistarik gabeko uda” kanpaina, eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barikprogramaren barruan kokatzen da, urtero Emakundek bultzatu, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen ere. 

Aurreko urteetan jaietako eraso sexistak prebenitzeko kanpaina egin da, baina Covid-19aren pandemiak eragindako aurtengo egoera berezia ikusita, kanpaina ez da jaietan oinarritu baizik eta udan, orokorrean.


2020(e)ko uztailaren 7(a), asteartea

Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala


Jardunaldi hauen helburua osasun mentalean eta haren medikalizazio-prozesuan emanten ari diren genero-desberdintasunei buruz hausnartzea da. Tokiko eta nazioarteko ikerketa ugarik erakutsi dute osasun mentalaren adierazleak okerragoak direla emakumeengan, hein handi batean, gizonen eta emakumeen bizi-baldintzak desberdinak direlako, maskulinotasun eta feminitate hegemonikoen eredu nagusien ezaugarriekin batera.

Data eta lekua:

2020ko urriaren 2a

Bizkaia Aretoa (UPV/EHU) Avenida Abandoibarra, 3  48009 Bilbao