2020(e)ko ekainaren 30(a), asteartea

BAI SAREA




Emakundek sustatutako BAI SAREA osatzen duten erakundeek lan kolektibo bat egin dute alarma egoerako hilabete hauetan, eta horren emaitza izan da buletin bat, denbora horretan erakundeen jardunbide egokiak jasotzen dituena. Praktika horiek pandemia garaian enpresetan egiten den zaintzarekin lotuta daude, kontziliaziotik haratago doan ikuspegi batekin. 

Buletina egiteko euren ekarpenak egin dituzten erakundeak honako hauek dira: SATSE Erizainen Sindikatua, URA Uraren Euskal Agentzia, Izan Fundazioa, Kirol Management S.L., Ipace, Agintzari, Elhuyar, Caritas, Berria, Bahía de Bizkaia Gas, Emun eta EJIE. Telelana, konziliazio erantzunkidea, osasun fisikoa eta mentala konfinamenduan, kulturak hilabete hauetan izan duen garrantzia, zaintza-sareak… dira, besteak beste, lantzen diren gaietako batzuk, eta horien inguruko jardunbide egokiak aurkezten dira.

2020(e)ko ekainaren 25(a), osteguna

Raketistak


Frontoian jokatzen zuten emakume hauek mundu mailako lehen kirolari profesionalak izan zirela uste da. Aurretik emakumeak pilotan jartzeko saiakerak egon ziren arren, 1917an Ildefonso Anabitarte enpresari donostiarrak neska gazteak eraman zituen Madrila eta han jokoan jarri zituen. Egurrezko raketa sendoekin eta teniseko pilotarekin hasi baziren ere, berehala hartu zuten larruzko pilota. Frontoi txikietan abiadura ikaragarrian jokatzen zuten batere babesik gabe ; espektakulua ziurra zen.

Arrakasta lagun, frontoiak hedatuz joan ziren Espainiar Estatuan nahiz Ameriketan. Zabalkuntza honek pilotariak eskatzen zituen, eta horrela sortu ziren raketa eskolak.

Etxetik 15 urte ingururekin  joan eta pilotan trebatutakoan dirua etxera bidaltzeko modua egiten zuten gehienek. Emakume aitzindari hauek Euskal Herrian gaizki ikusiak  izan ziren, oro har, garaiko emakume moldearekin bat egiten ez zutelako; kanpoan ordea, arrakasta dastatu zuten askok.

Horregatik, “Raketistak lehen eta orain kultur kirol elkarte”-tik isiltasunean iraun duen pilotari hauen istorioa agerian jarri nahi dugu.

http://www.raketistak.com/index.php/eus/

2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Webinar: Berdintasuna gizarte-larrialdiaren erdian


1 Elkarrizketa

Genero-biolentziako biktimak artatzeko erronka garrantzitsuenak

Zein da saioaren helburua?

Konfinamenduan emakumeen kontrako indarkerian esku-hartzeak izan duen garapenari buruzko gogoeta egitea (aldaketak jardueran, profil berriak, eskaerak eta behar desberdinak, esku hartzeko praktikak aldatzea eta abar). Era berean, epe labur-ertainean, arretari eta arreta emandako emakumeei begira, esku-hartze zerbitzuetatik aurrez ikusten diren ondorioei buruz pentsatzea. Horrekin, epe laburrean eta ertainean esku-hartzearen etorkizunerako orientazioak identifikatu nahi dira.

Ekainaren 17an, asteazkenean, 17:00etatik 18:15era.

2 Elkarrizketa 

Kontziliazioa, zaintza eta erantzunkidetasuna erakundeetan

Zein da saioaren helburua?

Erakundeek une hauetan egindako lan guztia ezagutzea eta konfinamenduan erakundeetan kontziliazioaren, zaintzaren eta erantzunkidetasunaren arloan egindako jarduketari buruz eta aurreikusten diren ondorioei buruz gogoeta egitea
- Kontziliazioa eta erantzunkidetasuna kudeatzeko giltzarriak eskaintzea “bizitza erdigunean” jartzearen ikuspegitik.
- Kontziliazio- eta erantzunkidetasun-politiketan erakundeetatik langileen bizitza pertsonalari eta familia-bizitzari emandako erantzunari buruz gogoeta egitea, betiere, berdintasun-ikuspegia ardatz hartuta.
- Epe laburrean eta ertainean kontziliazioaren eta erantzunkidetasunaren arloan izan daitezkeen ziurgabetasunak eta behar berriak identifikatzea.
- Arlo horretan genero-inpaktuaren jarraipena egin ahal izateko, etorkizunean zaintzeko elementuak identifikatzea.
- Ikaskuntzako eta elkarlanean oinarritutako gogoeta egiteko eremuak. Horietan, ikuspegia partekatuko da eta proposamenak sortuko dira esperientziatik eta partekatutako ezagutzatik abiatuta.

Ekainak 19 9:30etik 10:30era



2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

“Garbira pasatzeko zirriborroak”


Emakundek COVID-19ari eta genero ikuspegitik ekonomian duen eraginari buruzko online eztabaida antolatu du.

Emakundek  “Garbira pasatzeko zirriborroak” online zikloarekin jarraitzen du. Ziklo hori pandemia gure gizartean sartu zenean hasi zen, hausnarketak eta eztabaidak sortzeko, ekarpenak jasotzeko eta Emakunde egiten ari den azterketa aberastu eta etorkizunerako proposamenak sor ditzakeen eztabaidagune  bihurtzeko. 

Oraingoan, ekonomia feministan adituak diren bi lagun izango dira, eta Covid-19k ekonomian duen eraginari buruz arituko dira, generoaren ikuspuntutik. María Pazos matematikari eta ikertzaileak, Ikerketa Fiskalen Institutuko Ikerketa Ikasketetako buruak eta Ekonomia, Politika Publiko eta Genero Berdintasuneko irakasleak; eta Mertxe Larrañaga Ekonomian doktore eta Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasleak Covid-19ren krisiak ekonomian eta gizartean dituen ondorioez eta horrek emakumeen eta gizonen bizitzan duen eraginaz eztabaidatuko dute.


2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Uda ikastaroak


Nola irudikatzen da emakumeen eta nesken aurkako sexu-indarkeria?

Uda Ikastaro honen bidez, gizartearen hainbat arlotan egiten den sexu-indarkeriari buruzko narratibak hausnartu eta aztertu nahi dira, baita hainbat eragile sozializatzaileren bidez ere (komunikabideak, fikzioak, literatura, publizitatea, sare sozialak eta beste batzuk).

Lekua: Miramar Jauregia (Donostia)

Noiz: 21.ira - 22.ira

Ikastaroaren hizkuntzak gaztelania eta euskara izango dira aldiriko itzulpenik GABE


2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

Memory


Azkenaldian eta itxialdiaren harira, argitaletxeek hainbat ekintza bota dituzte koronabirusari aurre egiteko. Batzuek, ebook-ak dohainik deskargatzeko aukera eman dute. 

Argitaletxe hauetako bat, Shackleton argitaletxea da, liburuetan oinarritutako jolas ezberdinak asmatu eta sarera igo dituzte edonork jaitsi ahal izateko. Shacktibitateak deitu diote jarduera ezberdin hauei, eta denen artean, oso interesgarria den, sormen haundiko emakumeen inguruko Memory jolas bat egin dute. 

Memory jolasetan, partehartzaileek berdinak diren fitxak bilatu behar dituzte bikoteak eginez. Kasu honetan, historian zehar sormen haundia izan duten emakumeen inguruko jolasa da eta bertan idazle famatuak aurkituko ditugu: Jane Austen, Agatha Crhristie, Virginia Woolf edo Mary Shelly adibidez. 

¿Jolastuko ahal dugu?