2024(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

Kale-izendegi



#callejeroconnombredemujer

Bilboko udalak identifikazio-plakak jarri ditu Zorrotzaurreko Galletaginen etorbidean eta Zamaketari etorbidean

Izen berriekin portu-eremuan lan egin zuten emakumeak gomutatu nahi dira Zamaketari kalearen kasuan, eta Artiach galleten fabrika zaharrean aritu zirenak, Galletaginen kalearen kasuan.

Izen berriak Deustuko barrutiko auzo-elkarteekin batera aukeratu dira, parte-hartze bidezko prozesu bitan.

+Info

2024(e)ko urriaren 24(a), osteguna

Lidergo feminista

 


Jardunaldi: “Emakumeen lidergo feminista, berdintasuna lortzeko giltzarri”

Non: Kursaal elkargunea. Zurriola hiribidea 1 Donosti
Noiz: 2024ko azaroak 7 / 10:00 -13:00

Aurrez aurrekoa

Zeinu-hizkuntza interpretazio eta itzulpen zerbitzua

Izen emateak hemen azaroak 6ko 14:00ak arte

2024(e)ko urriaren 21(a), astelehena

Sexu-indarkeria


Krisi Zentroa sexu-indarkerian espezializatutako doako zerbitzua da eta informazioa, orientazioa, laguntza soziala, arreta psikologikoa, arreta soziohezitzailea eta krisi egoeretarako arreta soziojuridikoa eskaintzen ditu.

Egun edo iraganean sexu-askatasunaren aurkako ekintzak jasan dituzten 16 urte edo gehiagoko emakumeak artatzen ditu (erasoa edozein eremutan gertatu dela ere), baita bere senideak eta ingurukoak ere. 24 orduz eta urteko egun guztietan kontakta dezakete.

Zentro horietan aurrez aurre edo distantzian artatu zaitzakete eta egoerari aurre egiten eta zure beharrei erantzuten laguntzeko laguntza osoa aurkituko duzu.

+Info

2024(e)ko urriaren 14(a), astelehena

Jarrera matxistak Euskadiko nerabeen eta gazteen artean


Dokumentu honetan Euskadiko gazteen jarrera matxistei buruzko azterlanaren (EDE Fundazioari agindutakoa) eta Arartekoak ondorioak erkatu eta aberasteko garatutako herritarren foroaren emaitzak biltzen dira.

Ikerketa-lan horri esker, Arartekoak hobeto ulertu ahal izan du fenomeno hori, eta zenbait ondorio atera ahal izan ditu, horietatik abiatuta esparru horretako politika publikoak hobetzeko gomendioak eman ahal izateko.

https://ararteko.eus/eu/jarrera-matxistak-euskadiko-nerabeen-eta-gazteen-artean

2024(e)ko urriaren 9(a), asteazkena

Pentagrama Fest

 

Aniztasunaren, berdintasunaren, justizia sozialaren eta duintasunaren arte eszenikoen jaialdia Euskadin.

Pertsona guztientzako jaialdia da, batez ere gazteenentzat. Gure gizartean dagoen ezberdintasuna eta aniztasuna giza eskubideen errespetuaren, 2030 Agenda betetzearen eta kultura-bilakaeraren eta -aberastasunaren seinale dela erakutsi nahi dugu, sentsibilitate pedagogiko osoz.

Haur eta gurasoentzako jarduerak eta tailerrak egongo dira aniztasunaren aberastasunari buruz, gure ustez, familia-nukleotik abiatuta balioak irakasteak gizartea eraldatzen duelako.

Fobiarik gabeko espazio bat sortuko dugu; alaia eta dibertigarria; energia trukea sortuko duen leku seguru bat, enpatian eta errespetuan oinarritua.

2024.10.13 | 12.00 - 21.00 

La terminal y Espacio 600: ZORROZAURRE K. Pintor Ignacio Zuloaga, Bilbo

+Info

2024(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

Berdintasunerako Eskola Birtuala


Berdintasun eskola birtuala (Escuela virtual de igualdad gaztelaniaz) genero berdintasuna sustatzera zuzendutako prestakuntza-espazio digitala da, arlo ezberdinetan doako prestakuntza-ekintzen bitartez. 

Berdintasunerako Eskola Birtualaren edozein dohako ikastarotan izena emateko beharrezkoa izango da: 

NAN edo AIZ indarrean izatea. 

Ezagutza informatikoak: Interneten nabigatzen jakitea, fitxategiak deskargatzen eta gordetzen jakitea, posta elektronikoa erabiltzen jakitea. 

PLAZA MUGATUAK 

+Info

2024(e)ko irailaren 17(a), asteartea

Emakunderen berdintasun eskola

Emakunderen Berdintasun Eskola online guneak genero-ikuspegia bizitzaren eremu guztietan zeharka txertatzeko sentsibilizazioa, prestakuntza eta gaikuntza sustatzen ditu, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege berriaren (martxoaren 16ko 1/2023 LD) aginduei eta herritarren eskariari erantzunez. Haren helburu nagusia da gizarte honek benetako berdintasunerantz aurrera egiteko behar duen balio-aldaketa bultzatzea.

https://formakunde.eus/eu/

2024(e)ko abuztuaren 20(a), asteartea

Eraso sexistarik gabeko Aste Nagusia

Abuztuan zehar, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Aste Nagusirako diseinatutako kanpainaren irudiak ikusi ahal izango dira, era bateko eta besteko publizitate-euskarritan, uriko kaleetan han eta hemen, eta halaber Udalaren sare sozialetan, eta baita webgunean ere: www.bilbao.eus. 

Irudiaren diseinuari dagokionez, protagonista Marijaia da, errespetuzko eta berdintasunezko jaien defendatzaile handiena; besoak altxatuta, eta bi eskuturreko agerian, bata morea eta bestea ortzadarraren koloreekikoa, eskuen keinu baten bidez agertzen du indarkeria ororen kontrako gaitzespena. Gainera, "SOLO SÍ ES SÍ/BAKARRIK BAI DA BAI" leloa irakur daiteke, erdigunean , dagoeneko herritarren artean zabalduta dagoen mezu honekin: “NO ES NO/EZ BETI DA EZ". Bi lelo horiek ingelesera eta frantsesera ere itzuli dira.

Jaietan ere hedatuko da mezua, kontzertuen agertokietako pantailetan eta uriko turismo-bulegoetan; gainera, kanpainarekin bat egin nahi duten konpartsetan, saltokietan, jatetxeetan eta hoteletan ere zabalduko da. Era berean, Udalak animatu egiten ditu herritarrak irudiak beren profil sozialetan erakustera, edozein eraso sexistaren aurrean baterako gaitzespena erakusteko. 

Informazio gehiago: 

https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?cid=1279228897328&language=eu&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_contenidoFinal

https://acrobat.adobe.com/id/urn:aaid:sc:EU:8c87758f-9f7a-45b1-89ea-9f5f079a111e


2024(e)ko uztailaren 30(a), asteartea

Ikusgaia: Rosa Parks


Rosa Parks historiara pasatu zen 1955ean Alabamako autobus batean bidaiari zuri bati eserlekua uzteari uko egiteagatik. Gertaera horrek agerian utzi zituen arraza beltzeko pertsonek pairatzen zituzten segregazio baldintzak, eta haien eskubide zibilen defentsarako elkarte bat sortzea ere ekarri zuen.

Gainera, Parksen ekintzak eragin nabarmena izan zuen mugimendu feministan, erakutsiz emakumeak ere lider izan zitezkeela justizia sozialaren eta berdintasunaren aldeko borrokan.

+Info

2024(e)ko uztailaren 18(a), osteguna

Emakume eta gizonen arteko berdintasun tailerrak

 


Berdintasunerako tailerrak emakumeon prestakuntza, parte-hartze soziala eta jabekuntza bultzatzeko diseinatu dira, horrela, beste pauso bat emanez Bilboko emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortze bidean.

  1. Internet eta sare sozialak
  2. Informatika hastapena 
  3. Norberaren burua maitatzea eta zaintzea, tratu onaren bidez
  4. Sorkuntza idazketa
  5. Inprobisazioko eta gorputz-adierazpeneko tailerra
  6. Ikuspegi feministatik artista diren emakumeak
  7. Munduko emakume idazleak ikusmolde feministatik 
  8. Eztabaida eta argudiatze tailerra

2024(e)ko uztailaren 9(a), asteartea

Plazandreak


Udalak Plazandreak txapelketarekin arituko da lankidetzan, eta pilotaririk onenekin itzuliko da Esperantza frontoira, Uztailaren 1etik abuztuaren 5era arte.

Taldekako lehiaketa da eta pilotariek binaka jokatu beharko dute, lau eta erdiaren barruan; garaipen bakoitzeko puntu bat batuko dute.

Maila goreneko 12 pilotarik hartuko dute parte, lau taldetan banatuta: Arrizabalaga-Capellán eta Ibarrola, Aldai-Mendizabal eta Larrarte, Zabaleta-Gaminde eta Etxegarai eta Garai-Galeano eta Arrillaga.

+Info


2024(e)ko uztailaren 1(a), astelehena

Dokumentazio Zentroa

 


Emakunderen Dokumentazio Zentroa 1989an sortu zen, Erakundea sortu eta urtebete geroago, hain zuzen. Orduz geroztik, Erakundearen beraren, euskal erakundeen eta herritarren guztien informazio- eta dokumentazio-beharrak asetzeko dihardu lanean: Euskal AEtik datozen eskariei ez ezik beste autonomia-erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik datozenei ere erantzuten die.

Emakunderen Dokumentazio Zentroa Emakumeen Dokumentazio Zentroen eta Liburutegien Sareko partaide da. Sarea 1994. urtean eratu zen, Espainiar Estatuan dauden zentroen lana sustatzeko eta hedatzeko.

+Info

2024(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

"Hemen gaude: hiru emakume, hiru istorio, hiru bizitza"




Lucía Mbomiok idatzitako album ilustratua eta Elizabeth Monterok irudiztatua. Hiru emakume handiren istorioa kontatzen du: Nicole Ndongala, Rosa Irasusta eta Paola Hurtado. 

Argitalpena Bigarren Hezkuntzako ikasleekin lan egiteko pentsatuta dago. Baliabide hau gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galegoz deskarga daiteke. Gelan lan egiteko gida didaktiko batekin dator. 

+Info 

2024(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

Askatasun afektibo sexuala

 

Askatasun Afektibo Sexualari buruzko Hitzaldia Ana de Miguel filosofo eta feminista espainiarrarekin; Granadako Unibertsitateko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakaslea, Miguel Lorente, eta Espacio Regadera-ko kidea, Sokoa Lasa Azcunaga eta Leire Serrano Alberdi. 

Isabel León, Euskadiko SER kateko edukien eskualdeko zuzendaria,  Bilbao EMAKUMEAK kongresu feministaren hirugarren jardunaldian izan zen mahai-ingurua dinamizatzeko arduraduna,  Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak antolatuta. 

2024(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

Emakumea eta teknologia


Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna da, berdintasunari buruz hausnartzeko unea. Pausoak ematen ari dira, baina oraindik bide luzea dago egiteko. Aurrera egiteko moduetako bat da bizitzako arlo guztietan ekarpen esanguratsuak egin eta itzalean geratu diren hainbat eta hainbat emakume ikusaraztea.

Artikulu honetan, teknologiaren arloan egindako ekarpenekin nabarmendu diren emakumeei buruzko aipamena egiten digute: Ada Lovelace, Grace Hopper, Margaret Hamilton, Top Secrets Rosies, Angela Ruiz Robles, Carol Shaw, Shirley Ann Jackson, Hedy Lamarr, Melanie Wolperwhkins eta Schitney.

Gustatuko litzaizuke zure ekarpena zein izan zen jakitea?

+Info

2024(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

"Zuetaz Harro"

La campaña "Orgullosas" del 8 de marzo aplaude la aportación de las mujeres mayores en el empoderamiento de las generaciones más jóvenes

"Zuetaz Harro” da martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatua, Emakunderen, hiru foru aldundien eta EUDELen eskutik.

Esaldi honekin batera doan leloak: “Ahaldundutako emakume bakoitzaren atzean ahalduntzera bultzatu duen beste emakume bat egon da” emakume adinduek gazteenen ahalduntzean egindako ekarpena goraipatzen du, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia bereziki azpimarratuz.

+Info

2024(e)ko otsailaren 29(a), osteguna

Marina Marroquí

 


Egitarauaren lehen ekitaldia martxoaren 4an izango da, astelehenean, eta hasierako plater nagusi bat eskainiko du; izan ere, egun horretan Sestaon izango da emakumeen eskubideen defendatzaile handia den Marina Marroquí. Indarkeria matxistan aditua den Marroquí gizarte-hezitzaileak 120.000 neskamutili baino gehiagori eman dizkie tailerrak, eta, horri esker, Valentziako Erkidegoan eragin handiena duten 25 emakumeen artean izendatua izan da. Gainera, ondo ezagutzen du indarkeria matxista, zoritxarrez, lehen pertsonan pairatu zuelako gaitz hori.

Martxoaren 4an, astelehena, eguerdiko 12etan, Marina Marroquik "Eso no es sexo" bakarrizketa aurkeztuko du Sestaoko ikasleentzat; eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, "Eso no es amor" izeneko beste bakarrizketa bat eskainiko du, publiko orokorrari zuzendua.

2024(e)ko otsailaren 23(a), ostirala

Mingeneros

Argentinako web gune honek gizarte bidezkoago, berdintasunezkoago eta genero arrazoiengatiko indarkeriarik gabekora hurbiltzen gaituzten eraldaketa soziokulturalak bultzatzeko edukiak eskaintzen dizkigu.

Hauei buruzko liburuak doan deskarga daitezke:

  • Zaintzak
  • Indarkeriak
  • Maskulinotasunak.
  • Genero-indarkeria jasaten duten pertsonei laguntzea.
  • Komunikazioa genero ikuspegiarekin...

2024(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

On line eskola


Emakundek online eskola bat jarri du abian, herritarrak berdintasunaren arloan sentsibilizatzeko eta prestatzeko.

Emakunderen Berdintasun Eskolak jasotzen duen prestakuntza-eskaintza 32 ikastarok osatzen dute, berdintasunari buruzko hainbat gairi buruzkoak. Gaien artean, berdintasunari buruzko oinarrizko ikastaro batez gain, honako gai hauei buruzko ikastaroak eskaintzen dira: ziberfeminismoa, ahalduntze feminista, genero-ikuspegia txertatzea, berdintasunean haztea, emakumeen aurkako indarkeria, berdintasunezko maskulinitateak, berdintasuna kirol-praktikan, berdintasuna osasunean, komunikazioan, ekonomia feminista, berdintasun-planak enpresetan... 

+Info

2024(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

Hitzaldi

 


Online hitzaldia familientzat eta hezitzaileentzat. Online sortzen diren genero eta sexu indarkeriak ezagutzea, prebenitzea eta horien aurrean nola jokatzea azaltzen du. 

Eguna: 2024ko otsailaren 27a. 

Ordutegia: 17:00etatik 18:30era. 

Formatua: Online. Zoom-en bidez (hitzaldiaren aurreko egunean jasoko duzu esteka). 

Prezioa: Doakoa.  

2024(e)ko urtarrilaren 18(a), osteguna

Erantzunkidetasuna


GIZONEKIN ESKU HARTZEA ERANTZUNKIDETASUNA SUSTATZEKO 

10 orduko ikastaro presentziala, osasun, gizarte eta hezkuntza arloko profesionalei zuzendua. 

DATA: Otsailak 15 eta 22 

TOKIA: "La Bolsa" eraikina, Pilota kalea, 10. Bilbo 

ORDUTEGIA: 9etatik 14etara 

PLAZA MUGATUAK 

Inskripzioa

+Info