2021(e)ko ekainaren 28(a), astelehena

Ikastaroak eta tailerrak



Bilboko Udalak 372 ikastaro antolatu ditu 2021-2022 ikasturterako. Tailerrak 4 alorretakoak dira: kultura, berdintasuna, aisia eta kirola, eta adineko pertsonen osasuna. Helburua bilbotarren aisialdia dinamizatzea da, aisia-aukera osasuntsuak eskainiz eta gauza berriak ikasteko aukera emanez.

Tailerretan izena emateko epea hasiko da, ekainak 22, asteartea, eta irailaren 1ean bukatuko da. Izen-ematea webaren bidez egin beharko da, https://www.bilbao.eus/

Berdintasunari lotutako 25 ikastaro eskainiko ditu Udalak. Eskolak emakumeen formazioa, parte-hartze soziala eta ahalduntzea hobetzeko diseinatu dira, Bilboko emakume eta gizonen aukera berdintasunaren bidean beste urrats bat eginez aurrera.

Modalitateak honako hauek dira: internet eta sare sozialak; informatikaren hastapenak; nork bere barnea ezagutzea; emakume artistak, ikuspegi feministatik; mundu zabaleko emakume idazleak, ikuspegi feministatik, eta autodefentsa feminista. Azken ikastaro horretan, eremu digitaleko indarkeria matxista jorratuko da.

Betiko moduan, ikastaro eta tailer hauek Bilboko 8 barrutietako udaltegietan egingo dira. Parte hartzeko, urian erroldatuta egon beharra dago, eta adin nagusikoa izan. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, bi udaltegitan eta bi tailerretarako eman dezake aldez aurretik izena, kulturaren, aisialdi eta kirolaren, eta berdintasunaren arlokoak badira; osasun arloko ikastaroetan, berriz, tailer baterako.

2021(e)ko ekainaren 25(a), ostirala

Berdintasuna eta enplegua


Ekainaren 3, 8 eta 11n Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Europar Batasuneko Genero Berdintasunerako Institutuak (EIGE) antolatutako topaketa birtualetan parte hartu du. Horietan, kontratazio publikoaren eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan adituak diren 40 pertsona eta erakunde inguruk parte hartu dute. 

Topaketa horiek kokatzen dira Europar Batasunean kontratazio publikoa emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko bide gisa erabiltzera bideratutako proiektu estrategiko batean. Proiektuaren esparruan, esperientziak eta jardunbide egokiak identifikatu eta hautatu dira, bai Europar Batasun mailan, bai estatu eta eskualde mailan, eta horien artean Euskal Autonomia Erkidegokoa nabarmendu da.

2021(e)ko ekainaren 21(a), astelehena

Eraso sexistarik gabeko uda


Eraso sexistarik gabeko uda aldarrikatuko dute euskal erakundeek Beldur Barik programaren bidez.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan, gazteen arteko indarkeria sexista prebenitzeko sustatutako Beldur Barik erakunde arteko programaren barruan, udalen artean “Eraso sexistarik gabeko uda” izeneko materialak zabaldu dira, udan errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko.

+Info

2021(e)ko ekainaren 15(a), asteartea

Ikusezinak

 


 
Miriam Varela Arte historialariak eta Maria De Toro Batxilergoko Filosofia irakasleak 170.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte ostiral honetan Hezkuntza Ministerioan, hezkuntza curriculumean emakumezko figurak sar daitezen eskatzeko. Hainbat herri-plataformaren bidez, hainbat irakaslek milaka sinadura bildu dituzte hezkuntza-liburuetan arlo horretan aitzindari izan ziren emakumeen izenak sartzeko. 

Simone de Beauvoir, Judith Butler, Maria Zambrano, Hannah Arendt, Vandhana Shiva filosofoek eta Luisa Roldan, Rosa Bonheur, Frida Kahlo eta Camille Claudel artistek, besteak beste, gure hezkuntzan ikusezinak izateari utzi behar diote. 

+Info

2021(e)ko ekainaren 11(a), ostirala

Womanology

 


Bilboko Arte Ederren Museoak Womanology erakusketa aurkeztu du, José Ramón Prieto bilbotarraren bilduma bikaina ezagutzera emateko. Arte garaikideko bilduma berezia da, azken bi hamarkadetan bildutakoa, eta bere berezitasuna da emakume artisten lanez soilik osatuta egotea da.

Guztira 47 lan dira, eta 37 artistak sortu dituzte; batzuk nazioarteko proiekzio handikoak dira, 1911 (Louise Bourgeois) eta 1977 (Lynette Yiadom-Boakye) artean jaioak. Erakusketak bilduma ia osoa hartzen du (35 artistaren 43 artelan), eta nazioarteko eta bertako arte-eszenako ezinbesteko izenak biltzen ditu, hala nola Marina Abramović, Ana Laura Aláez, Louise Bourgeois, Carmen Calvo, Ángela de la Cruz, Tracey Emin, Jenny Holzer, Donna Huanca, Cristina Iglesias, Barbara Kruger, Elizabeth Peyton, Dora Salazar, Monika Sosnowska, Tatiana Trouvé, Azucena Vieites eta Kara Walker.

21|04|30 • 21|09|05

Womanology. José Ramón Prieto bilduma

BBK Aretoa

+Info

2021(e)ko ekainaren 8(a), asteartea

Begira

 


Begira Sarearen “Nola komunikatu emakumeen kontrako sexu-indarkeria kasuetan” jardunaldi birtualerako izena emateko epea ireki da.

Ekitaldia 2021/06/30ean, asteazkenean, 10:00etatik 11:00etara  izango da eta ZOOM plataformaren bidez egingo da.

Jardunaldira joateko egin inskripzioa esteka honetan:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdj7YsUMakbnqv2gIfbFvvrjUVGzcKb7801pEfqJjQmxLZIoQ/viewform