2021(e)ko apirilaren 26(a), astelehena

"Las 11 de Basauri"

 

"Las 11 de Basauri" bezala esagutzen diren 11 emakumeak, 1979an abortatzeagatik epaitu behar zituzten, baina epaiketa bertan behera geratu zen: akusatuetako bat ez zen aurkeztu. Epaitegitik kanpo, 3.000 feministak elkarretaratzea egin zuten egun osoan zehar, akusatuentzat abortu eskubidea eta amnistia eskatzeko. 

“De eso no se habla” podcastak, beraien historia eta abortatzeko eskubidearen aldeko borroka gogoratzen ditu. 

+Info

2021(e)ko apirilaren 20(a), asteartea

Filosofo emakumezkoak

 


Non daude emakumeak historian? Ze leku dute haien  jakintzek eta lorpenek eskola-curriculumean? Ikerketen arabera, hezkuntza-etapetan aurrera egin hala, are eta nabariagoa da jakintza hauen hutsunea curriculumean. 

Lola Cabrera Trigo, Bigarren Hezkuntzako filosofiako irakasleak, eskuliburu bat egin du LOMCEk ikasgai honetarako proposatzen dituen hamahiru egileekin, eta gaur egungo emakumezko pentsalari batzuk gehitu dizkio zerrenda horri. 

Esteka honetan aurkituko dituzue artikulu osoa eta aipaturiko gida: 

2021(e)ko apirilaren 19(a), astelehena

Ehiztariak

 


Historiaurreko gizarte-antolaketa azaltzean, bi talde bereizten dira: gizonak ehiztari eta emakumeak biltzaile lanetan. Talde bakoitzaren zereginak oso ezberdinak eta mugatuak egoteaz gain, ehizari garrantzi handiagoa ematen zaio biltzeko lanari baino. 

Sience Advances aldizkariak, duela 9000 urte lurperatutako 17-19 urte zituen neska baten hilobian aurkitutako arma eta tresnen inguruko argitalpena egin zuen. Honekin batera, arkeologo talde batek ehun bat ehorzketa berrikusi ondoren, ateratako emaitzek, garai hartan ehizatzen zutenen ehiztarien herena baino gehiago emakumeak zirela ondorioztatu da. 

+Info

2021(e)ko apirilaren 16(a), ostirala

BEIJING+25: Generation Equality

BEIJING+25ETIK BERDINTASUNAREN ALDEKO ETA INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO ITUN SOZIAL ETA HERRITARRERA

2021ean 25 urte bete ziren Beijingo Ekintza Plataforma onartu zenetik, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko orain arte planteatutako ekintza-planik globalena eta aurrerakoiena. 

Egindako aurrerapenak gorabehera, benetako aldaketa ez da espero zena izan eta helburu asko oraindik bete gabe dago. Jardunaldi honen bidez, alde batetik, ekimen horrek zer suposatu zuen, zergatik jarraitzen duen indarrean eta zer erronka dituen jakinarazi nahi da eta, bestetik, aurkeztuko dugu euskal gizartea inplikatzeko diseinatu dugun proiektua, 1995ean sinatutako Beijingo Ekintza Plataforma betetzeko eta berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun sozial eta herritarraren alde.  

Data: 2021eko apirilaren 26a

Tokia: Online

Ordua: 11:30 – 12:55

Izena emateko epea: apirilaren 25

Egitaraua

Izena emateko

2021(e)ko apirilaren 14(a), asteazkena

“Indarkeria matxistaren bizirauleak


Genero-indarkeriaren biziraule diren emakumeei eta beraien seme-alabei dedikatutako oroimenezko eta erreparazioko horma-irudi bat daukan Euskadiko lehenbiziko udalerria da Bilbo.

Ruth Juan (Junita Makina) artistak egin du esku-hartze hori, “Indarkeria matxistaren bizirauleak”, urian ikusgarritasun handia daukan lekuan, Bilbo Zaharreko Mesedeetako kaian.

https://junitamakina.es/project/mural-muelle-la-merced/


2021(e)ko apirilaren 12(a), astelehena

GREVIO txostena

 



Joan den azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeriaren eta Etxeko Indarkeriaren aurkako borrokan diharduen Adituen Taldeak,  lehen ebaluazio-txostena argitaratu zuten (GREVIO Txostena): Bertan, Emakumeen aurkako Indarkeriaren eta Etxeko Indarkeriaren Aurkako Prebentzioari eta Borrokari buruzko Europako Kontseiluak sinatutako Hitzarmenean (Istanbulgo Hitzarmena) ezarritako xedapenen eraginkortasuna aztertu eta herrialde ezberdinek martxan jarri dituzten legegintza-neurriak eta bestelako neurriak baloratu dituzte. 

Lehen txosten hau, Espainian egindako lehen ebaluazio-prozeduraren emaitza da, eta Istanbulgo Hitzarmen osoa hartzen du kontutan. Honen harira, Espainiako legeria eta praktikek, emakumeen aurkako indarkeriaren arloan, aztertu eta zenbateraino eraginkorrak diren Hitzarmena bere osotasunean  betetzeko aleginetan. 

2021(e)ko apirilaren 6(a), asteartea

Komiki



Hemen aurkezten dizkizuegun komikiak, Europako Fondo Sozialarekin batera finantziaturik, Gizarte Berrikuntzarako NEO proiektuaren eremuan argitaratu dira. Proiektu honek, genero-berdintasuna lortzeko gizonekin egiten den lana, estrategia gisa erabiltzen du. 


“Seguir Adelante” proiektuaren barruan, Cepaim Fundazioak bi argitalpen digital kaleratu ditu. 


Esteka hauetan ikus ditzakezue bi komikiak: 

Hombres Feministas. Algunos referentes.

El Viaje.HombresFeministas.