2021(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

Tailerra: Munduko emakumeen literatura


Jarduera honetan munduko hainbat eskualdetako emakumeen literatura lanak euskaraz aztertuko dira. Genero desberdinek (kantak, autobiografiak, ipuinak, eleberriak, etabarrek) gai ugari lantzeko aukera emango dute: amatasunak, haurdunaldia, zapia, dotea edo migrazioak, besteak beste (beti ere, guztiak emakumeen ikuspegitik). 

 Informazio orokorra:

• Irakasle: Josune Muñoz

• Hizkuntza: Euskara.

• Datak: Martxoaren 2tik maiatzaren 18ra (asteartero).

• Tokia eta ordutegia: Foru Liburutegia (2. Solairua, Hitzaldi Aretoa). 17:30- 19:30.

• Izena emateko epea: otsailaren 16tik martxoaren 1ra. Webguneko formularioaren bitartez baino ez (www.bizkaia.eus/foruliburutegia → Kontaktatu →Ikastaro eta tailerrak). Epea otsailaren 16an 08:30etan irekiko da.

• Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz).

• Doako jarduera.

• Foru Liburutegiko tailerrean parte hartzeak ez du eragiten inongo ziurtagirik.

• Foru Liburutegian sartzeko NANa, pasaportea ala Liburutegiko txartela erakutsi behar da.

• 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.

2021(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

"Past Women"

 

"Past Women" webguneak Arkeologia eta Historiako ikerketa-ildoak ikusgarri egitea du helburu, emakumeen kultura materialaren azterketarekin lotuta baitaude. Aldi berean, ikuspegi feministetatik eguneratutako baliabideak eskaini nahi dizkie dibulgazio historikoan parte hartzen duten sektore guztiei. 

Urtero bezala, egutegi berri bat eskaintzen digute hainbat hizkuntzatan. Hilero, Historiaurreko emakumeen irudi bat jasotzen du, eguneroko jardueraren batekin lotutako testu labur batekin: pintura, grabatua, nekazaritza, sukaldaritza, jolasa, apaingarrien fabrikazioa, zaintza, jakintzen transmisioa, ehiza, bilketa, arrantza... 

+Info

2021(e)ko otsailaren 14(a), igandea

Gizonduz

 


Gizonduz Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da, EmakundeEmakumearen Euskal Erakundeak bultzatua, eta helburu du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde gizonak kontzientziatu daitezen eta horretan inplikatu eta parte hartu dezaten sustatzea.

Gizonduzen sentsibilizazio- eta prestakuntza-programak bi prestakuntza-modalitate ditu: banakakoa eta taldekoa eta kolektiboetakoa.

Esteka honetan 2021. urteko programaziora sar zaitezkete:

https://www.emakunde.euskadi.eus/gizoneus/-/informazioa/gizonduz-formazioa/


2021(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

Otsailak 11

 


Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak "emakumea zientzian" proiektua bultzatu du, gizarteari erreferente femeninoak emateko. Gainera, karrera zientifiko bat jarraitzeko interesa duten neskak animatu nahi ditu. 
 
Animazio sail honek, bideo txikien bidez eta dibulgaziozko tonu batean, bere arloan garrantzitsuak diren baina publiko orokorrarentzat ezezagunak diren zientzialarien biografia kontatzen du.

2021(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

Emakumea eta zientzia

 


Otsailaren 11 “Emakumeak eta Neskak Zientzian” nazioarteko eguna da, emakume zinetzilarien lana ikusarazteko eta, aldi berean, errebindikazio eta kontzientziaziorako eguna.  

Herritarrek emakume zientifiko baten izena aukeratu dezakete, otsailaren 11n Cartagenako Unibertsitate Politeknikoko I+G+b eraikinaren aurrealdean grabatuko dena. Aurten hautagai diren lau emakumeak Rosalyn Yalow, Lise Meitner, Carolina Herschel eta Margarita Salas dira. 

Bozketa irekiaa eta otsailaren 9ko gaueko 23: 59ak arte bozkatu daiteke.  

Parte hartu eta eman botoa zure emakume zientzilari gogokoenari. 

https://mujercientifica.upct.es/

2021(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

Gitanjali Rao


 


Time aldizkariak bere historian lehen aldiz izendatu du “Niña del año”. Saritua Gitanjali Rao da, 15 urteko nerabea, asmatzailea, eta besteak inspiratu nahi ditu “munduko arazoak konpontzeko”. 

Hainbat teknologia asmatu ditu, besteak beste, edateko uretan beruna detektatzeko tresna bat eta adimen artifiziala erabiliz ziberjazarpenaren adibideak detektatzeko erabiltzen duen aplikazio bat.