2020(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

Ikuspegi feminista duen ikerketa sexologikoan




๐Ÿ…œ๐Ÿ…ค๐Ÿ…๐Ÿ…“๐Ÿ…ค๐Ÿ…‘๐Ÿ…”๐Ÿ…ก๐Ÿ…ก๐Ÿ…˜๐Ÿ…๐Ÿ…š elkarteko Ahalduntze Sexualerako Nazioarteko Eskolak 18 eta 64 urte bitarteko emakumeei zuzendutako ๐—œ๐—ธ๐˜‚๐˜€๐—ฝ๐—ฒ๐—ด๐—ถ ๐—™๐—ฒ๐—บ๐—ถ๐—ป๐—ถ๐˜€๐˜๐—ฎ ๐—ฑ๐˜‚๐—ฒ๐—ป ๐—œ๐—ธ๐—ฒ๐—ฟ๐—ธ๐—ฒ๐˜๐—ฎ ๐—ฆ๐—ฒ๐˜…๐—ผ๐—น๐—ผ๐—ด๐—ถ๐—ธ๐—ผ๐—ฎ๐—ป parte hartzera gonbidatzen gaituzte. 

https://forms.gle/2KsRvbUUHdoLnaN46

Momentu hontan, ikerketa indartu nahiean gabiz eta horretarako Bizkaian bizi diren emakumeak behar ditugu. 

Zuen parte hartzea eta ikerketaren zabaltzea izugarri eskertzen dugu. 

Guztion artean ezagutza sor dezagun!


2020(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Berdintasunean heztea

 


Emakumeok gizartean dugun rola aldatu egin da, eta horrek, ezinbestean, maskulinotasunaren rola zalantzan jartzea eta eraldatzea ekarri du. Maskulinitate berri bat sortzeko unea iritsi da. 

Testuinguru honetan, familiaren ikuspegitik, "Aita berriak" inplikazio aktiboa du hazkuntzan, enpatia erakusten du, zaintza-lanetan parte hartzen du eta seme-alabak lehenesten ditu. Gizonak zaintzaile izatetik gizon arduratsu izatera pasatu dira. 

Gobernuz kanpoko AFAE Erakundeak berdintasunean hezteak eta hazteak adimen anitzak eta gure seme-alaben osasuna garatzeko dituen abantailak ezagutzera gonbidatzen gaitu. 

Eta horretarako ezer hoberik ez dago Ritxar Bacete aita – Horrek dakarren guztiarekin – eta genero eta maskulinitateetan espezialista handienetako baten gogoeta eta proposamenetatik abiatzea baino. 

Doako hitzaldi hau ostegunean izango da, azaroaren 26an, 19: 00etan, eta online eta zuzenean emango da lotura honetan aurkituko duzun estekaren bidez.

2020(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

A25-eko manifestua


Euskadiko Birgizarteratze Institututik (IRSE-EBI), gure inplikazioa erakutsi nahi dugu A25a ikusgarri egiteko, berriro ere, bizi garen sistema patriarkala salatzeko, eta gure konpromisoa adierazteko, mundu osoan emakumeek eta neskatilek sufritzen dugun genero indarkeria prebenitzeko eta ezabatzeko.

Erreibindikatzeko eta gogoratzeko data bat

Azaroaren 25ean 60 urte betetzen dira Mirabal ahizpak erail zituztenetik (Patria, Minerva eta Maria Teresa); Trujilloren diktaduraren aurka borrokatu ziren hiru aktibista ziren, Dominikar Errepublikan. Haien omenez, egun honetan Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna gogoratzen da. Harrezkero, mugimendu feministek, gizarteak zein herritarrek konta ezin ahala ekintza erreibindikatibo eta sinboliko abiarazi dituzte, indarkeria matxista desagerrarazteko.

Manifestua osoa

2020(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Azaroaren 25a


Izaskun Landaidak eta Zuriรฑe Elordik,  Emakundeko zuzendariak eta idazkari nagusiak hurrenez hurren, azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna, dela eta diseinatutako kanpaina aurkeztu dute. 

Emakundek eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak bultzatutako kanpaina hau ez da ohiko kanpaina bat; izan ere, Emakundek 55 eta 79 urte bitarteko emakumeekin egin duen prozesu baten emaitza da, eta urte askoan bizi izandako indarkeria ezberdinen benetako testigantzekin eratu da. Emakumeak eurak dira kanpainaren protagonistak, eta eurek hautatu dute kanpainaren mezu nagusia zein izan behar duen: euren ikusezintasunarekin bukatzea eta gizarteari dei bat egitea bizi izan dituzten eta bizi dituzten egoerei adi egon dadin.

INDARKERIA JASAN DUTEN ADINEKO EMAKUMEEN TESTIGANTZA ERREALEKIN EGINDAKO BIDEOA

2020(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

#Yonorenuncio

 


Irabazi asmorik gabeko Yo No Renuncio elkartea, lan mundua eta bizitza familiarra uztartzearen aldarrikapen bezala sortu zuten Malasmadres clubeko kideek. 

#YoNoRenuncio lema pean, partidu politikoekin, enpresekin eta familiekin batera, 2015. urtetik aurrera, Kontziliazioa erraztu dezakeen, estatu mailako paktu bat lortzeko dabiltza lanean. 

https://clubdemalasmadres.com/asociacion-yo-no-renuncio/

2020(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

Mafalda: Femenino singular

 


Joaquin Lavado,  Uztailaren 17an, Mendoza, Argentinan jaio zen eta duela gutxi zendu zen. Txikitan jabetu zen marrazkilari izateko zeukan bokazioaz eta orduan izan zen Quino deitzen hasi zitzaizkionean.  

1964an Mafalda, bere pertsonaia, aldizkari batean agertzen hasi zen eta beranduago egunkari batean. Lumen argitaletxeak hamaika liburuki argitaratu ditu Mafaldaren bineten bildumekin. Zerotik hamarrera zenbakituak eto liburuki bakar batean “Mafalda”. “Todo Mafalda” pertsonaiaren berrogeitahamargarren urteurrenean argitaratu zen, pertsonaiaren    argitaratugabeko binetekin. 2018 an feminismoaren inguruko bilduma argitaratu zen “Mafalda. Femenino singularra”.  

Bilduma honetan Quinoren pertsonaiak, matxismoa eta emakumeen rolaren inguruan   hausnartzera gonbidatzen gintuen. Quinok giza-eskubideen aldekoa izan zen eta emakumeen eskubideak maisutasunez defendatu zituen. 

Hone hemen gure omenaldirik zintzoena. 

2020(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

Kongresua (on line)

 


III. Kongresua feminismoa, indarkeria matxistak eta gizarte esku-hartzea. Komunitatea, indarkeria matxisten aurrean emakumeak eta adingabeak babesteko agente gisa.

Noiz :  Azaroak 27 .

Ordutegia : 9:00 - 14:00  /  15:00 - 18:00

Antolatzailea: Eraikiz Koleztiboa.

Informazio gehiago: 657 73 60 23, eraikizkolektiboa@gmail.es

Inskripzioa

2020(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Emakunde Saria


Iรฑigo Urkullu Lehendakariak – Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak lagunduta – Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria eman dio Concepciรณn Marรญa (Cony) Carranza herri-hezitzaile feministari emakumeen ahalduntze feministari egindako 20 urtetik gorako ekarpenagatik eta  bereziki egoera ahulenetan dauden emakumeekin, emakume migratuekin batez ere, egindako lanagatik.

+Info